FRUTA-ARBOLAK INAUSTEKO UDALAREN IKASTAROAN 30 LAGUN

Baztango udalak antolaturik joan den asteburuan bigarren urtez segidan fruta-arbolak inausteko ikastaroa egin zen. Xabi Akizuren eskutik ikastaroak bi alderdi zituen, bat teorikoa  eta bertzea praktikoa. Alderdi teorikoa Arizkunenean egin zuten eta praktikoa berriz Arizkungo Dutarian. 
Eguraldia sobera lagun izan ez bazuten ere denera bi egunetan banaturik hogeita hamar herritarrek parte hartu zuten. 
Fruta-arbolak inausteko tekniken ezagutzak bertze hainbat ezagutzekin batera bertako baliabideetan oinarrituriko produkzio aukeretan herritarrak trebatzeko aukera ematen du. Tokiko garapenean oinarri diren bertako herritarren prestaketa bulkatuz eta natur-baliabideen zentzuzko erabilera sustatuz.