IPARRETARRAK ERAKUNDEARI BURUZKO DOKUMETALA IKUSTEKO AUKERA IZAN ZUTEN ERRATZUN

Ortziralean 40 lagun inguru elkartu ziren Erratzuko elkartean Iparretarrak ipar Euskal Herriko erakunde politiko armatuari buruzko informazio entzuterat.

Lehen zatian Sylvie Garatek egindako dokumentala eman zuten Génération autonomistes basque, euskarazko azpi tituluekin. 60.hamarkadatik izan diren herri dinamikak herria biziarazteko, Iparretarrak erakunde armatuaren sorrera, garaiko kontestu soziala eta politikoa, erakundearen ekintzak, gaur egungo egoera eta bertze hainbat gai tratatzen ditu. Iparretarrak erakundeak herrian bizi, lan egin eta erabakitzeko borroka eraman du ipar Euskal Herrian.

Bigarren zatian, IK erakundean militante izan diren Filipe Bidart eta Panpi Sainte Marie solasean aritu ziren, publikoaren galderei erantzuten. IKren historia aipatzeaz gain, bertze gai anitz aipatuakzituzten: kartzela bizia, euskararen egoera, autonomia eskaera iparraldean, hauteskundeak, laborantza, iparralde eta hegoalde arteko harremanak, eta abar

Publiko interesatu eta partehartzailea izan zen eta Filipe eta Panpi prest agertu ziren bertze edozein herrian agertzeko, i
par Euskal Herriko historia ezagutarazteko.