LARUNBATEKO MANIFESTAZIORA JOATEKO KONBITEA LUZATU DU UDALAK BANDO BATEN BIDEZ

Halaxe dio hitzez hitz: 

Hondar urteotan udalerri euskaldunen kontra gobernu ezberdinetako ordezkariak garatzen ari diren jazarpen judiziala areagotu egin da 2015ean. Dozenaka errekerimendu eta helegite jaso eta jasan ditugu herritar euskaldunei haien hizkuntzan zerbitzu emateagatik. Normalizazio bidean egindako aitzin urratsak zapuztu eta euskarak oraindik Euskal Herria osoan ez duen ofizialtasuna aitortua den tokietan berau indargabetzea dute helburu, bizi dugun hizkuntza bazterketa areagotuz eta betikotuz.

JAKINARAZTEN DUT:
Lehenengoa.- Udal honek bat egiten du Kontseiluak deituta otsailaren 28an,
arratsaldeko 17:30ean Donostiako Gipuzkoa plazatik abiatuko den manifestazioarekin. Manifestazio horren leloa hauxe izango da: “Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara”.


Bigarrena.- Udal honetako ordezkariak udalerriko euskalgintzako eragileekin batuko dira deialdi honen aitzinean gara litezkeen ekimenak bideratzeko.

Hirugarrena.- Herritarroi gogorarazi nahi dizuegu euskararen aurkako erasoak ugaltzen ari diren honetan haien aurka mobilizatzearen garrantzia, eta horrenbestez, otsailaren 28ko manifestazioan parte hartzera deitzen dizuegu.
Oztopoen gainetik euskaraz bizi nahi dugulako.


Baztango Udaletxean, 2015eko otsailaren 23a
n.