Otsailaren 7an Iruñean hasitako Nafarroako Bertsolari Txapelketa martxoaren 28an akituko da Baztanen jokatuko den finalarekin, Fernando Anbustegi eta Alaitz Rekondo aurkezleek gidatuta. Denera 33 bertsolari izan ziren txapelketa hasi zutenak eta finalera biztarteko 9 saioetan lehian aritu direnak. Azkenean, horietatik zortzi sailkatu dira finalera: Julio Soto (Gorriti, 1987), Xabier Terreros (Lesaka, 1981), Eneko Lazkoz (Etxarri Aranatz, 1983), Aimar Karrika (Auritz, 1988), Ander Fuentes “Itturri” (Zubieta, 1979), Eneko Fernandez (Lesaka, 1977), Oskar Estanga (Gaintza, 1978) eta Julen Zelaieta (Bera, 1980). Zortziko horretatik aterako da Nafarroako txapeldun berria, 2013an Xabier Silveirak eskuratu baitzuen txapela.
NOIZ: martxoaren 28, larunbata 17:00etanNON: Baztan pilotalekua. Elizondo