ATERA DEZAGUN EGIA ITZALETIK ARGIRA DOKUMENTALA EGIN DUTE

Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, eta, horren harira, dokumentala plazaratu du Egiari Zor fundazioak. Erabat argitu gabe dauden edota bertsio ofizialetan iluntasuna nagusi den kasuetako 14 biktimen testigantzak bildu ditu ikus-entzunekoak, eta egia ezagutarazteko premia dutela ohartarazi dute guztiek. Konponbiderako ere gatazkaren ondorioak aztertzea ezinbertzekoa dela eta, lehen urrats gisa "egia guztiak ezagutzea" eskatu du Egiari Zor-ek.