Iosune Ortegak,
Baztan Ikastolako zuzendariak, eta Ramontxo Garmendiak, Oinez
Gailurra taldeko kideak, OINEZ GAILURRA 2015 proiektua aurkeztu zuten
atzo Iruñean, Nafarroako Ikastolen Elkarteko Marta Igoarekin batean.
Nafarroa Oinezek
antolatutako ekitaldien harirat Zangozako talde batek iaz paratu zuen
abian OINEZ GAILURRA, mendizaletasuna euskararekin bat egitea xede
eta Baztanek segida emanen dio proiektuari. Baztanen 15 ibilaldi antolatu dituzte hortarako, herri bakoitzeko bat, eta mendi horiek sinbolikoki babestean datza ekimena.