"Espetxearen ondorioak" izeneko Anizko solasaldian hizlari izan behar zuen Oihana Barrios psikologoa atxilotu du Guardia Zibilak baina solasaldia mantenduko da eta, sarekada salatzeaz gain, espetxe politika kriminalaren ondorioak aztertuko ditugu Ibon Iparragirreren aldeko "Iparra galdu barik" plataformako kide batekin eta Mikel Urra medikuarekin.
Ez gelditu etxean! Atxilotuak askatu! Presoak etxera!
Martxoaren 26an, ortzeguna, arratsaldeko 7:30ean Anizko elkartean.