Hazitik
Hozie Baztango tokiko garapenerako elkarte herritarrak antolatutako ekonomia
mintegiaren bigarren saioa larunbatean egin zen. Alejandro Arizkun NUPeko
ekonomia irakaslea dirua zer den
galderari erantzunez finantza sistemaren barneko logikaz aritu zen. Bankuek
zorraren bidez dirua nola sortzen duten aztertu zuten. Modu berean, gaur egun
diruaren %6 bertzerik ez dela eskuragarri aipatu zuen, hau da, hori dela diru
eskuragarriaren kopurua gainerakoa diru bankarioa dela. Bertzalde finantzei
buruz solastatu zen eta puntu horretan burtsa zer den azaldu zuen. Burtsan
aktibo eta titulu finantzieroak salerosten dira eta ekonomia errealari buruz
bertze mundu bat osatzen du. Gaur egun izaera espekulatzaile argia du
informazio pribilejiatua erabiliz edo bertze zernahi mekanismo albait etekin
gehien eskuratzeko salerosiz. Etekin horretatik eskuratutako diru pilek jendeen
eguneroko bizitzan eragina izaten dute. Halaber grafikoen bidez azkeneko
urteetan ekonomia finantzieroa ekonomia errealari buruz halako lau dela erran
zuen; joan den mendeko 60.hamarkadan berriz biak paretsu zeuden. Bigarren
mintegi honetan aipatutako kontu guztien ondorio gisa ekonomia kapìtalistaren
motorra etekinak edo aberastuna pilatzea dela erran zuen ez jendeen beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuen
ekoizpena.
Ekonomia
mintegiaren hirugarren eta azken saioa heldu den larubatean eginen da eta
orduan ekonomia konbentzionalari egiten zaion kritikaz arituko dira.
Horretarako ekonomia ekologikoak, feministak eta instituzionalak eskaintzen
duten ikuspegia aztertuko dute. Orain artioko saioak bezala Elizondoko
Arizkunenean 11:00tatik 13:00tarat eginen da.