utzitako argazkia |
Larunbatean jende andana bildu zen Amaiurko gazteluaren inguruan Amaiurko herriak eta Aranzadi elkarteak egindako lana eskertzeko. Musikarekin batean herriko plazatik gazteluraino joan zirenak, ekitaldi xume bezain hunkigarriaz gozatu ahal izan zuten.
Proiektuak Udalbide, Udalbiltza eta Baztango Udalaren laguntza jaso du eta hauen hitzak entzuteko aukeera izan zen, herritarrak eta Arantzadi elkarteko kideen ordezkariekin batean.
Ondotik bazkaria izan zen eta giro ezin hobean akitu zuten eguna bertara hurbildu zirenak.