LARUNBATEAN AMAIURKO GAZTELUAN EGINDAKO LANA AURKEZTUKO DUTE

Heldu den larunbatean ekitaldi berri bat izango da Amaiurren, bertako gazteluaren berreskurapenean egin den lana gizarteratzeko. Ekitaldia Udalbiltza, Baztango Udala eta Amaiurko herriaren artean antolatu dute eta hauxe izanen da egitaraua:
  • 10:00etan mendi itzulia Amaiurko plazatik abiatua
  • 12:00etan Inaugurazio ekitaldia gazteluan.
  • 14:00etan herri bazkaria. Txartelak Amaiurko Santxonea ostatua, Baztango udaletxean, Elizondoko Intza ostatuane eta Iruñeako Katakraken salgai martxoaren 4a artio.