BAZTANGO BAKE EPAITEGIAREN LEKUALDAKETA

Baztango Udalak jakinarazi du Bake Epaitegiak bere egoitza berreskuratuko duela eta beraz leku aldaketak eginen dituztela egun hauetan. Arrazoin horrengatik Bake Epaitegia hetsia egonen da  gaur eta bihar eta heldu den astetik aitzin uholdeak baino lehenagoko tokian izanen dela: Udaletxearen gibelaldeko bulegoak.