Horretarako prentsa ohar bat kaleratu du, hitzez hitz hala dioena:
Francisco Joaquín Iriarte Patronatuari zuzenduta
Enpresa Komiteak enpresan egondako kontratazio batzuk direla eta egindako salaketa publiko batek sorturiko egoera eta gaizki ulertua ikusita Enpresa Komiteak honakoa adierazi nahi du:
1-Enpresa Komitetik onartzen dugu erabili genituen hitzak ez zirela egokienak izan. Uste dugu gure jokabide hau adierazpen askatasunaren parametroen barruan kokatzen dela, baino aldi berean erran nahi dugu erabili genituen adierazpenak ez zirela egokiak izan. Gure intentzioa IDEA enpresarekiko kritika sindikal bat publikoa egitea zenez, barkamenak eskatu nahi ditugu Patronatuko kideren bat mindua sentitu bada.
2-Barkamen honek ez du kentzen gure ustez IDEA enpresaren jokaera nahiz eta legalitatearen barruan egon, ez zaizkigula egokia iruditzen. Zahar Etxeko langileen barne promozioari dagokionez hutsune handiak daude. Enpresak zahar etxeko langileen lan baldintzak hobetzeari uko egiten jarraitzen dio, eta aldi berean zahar etxe kanpoko langilek kontratatzea bultzatzen du.
3-Egoera aprobetxatzen dugu zuen jakinaren gainean jartzeko gure ustez Patronatuaren inplikazio handiago bat beharrezkoa dela lan harreman eta lan baldintzen hobekuntzari dagokionez; hala nola, lanaldi handitzeak. Uste dugu inplikazio garrantzitsua litzatekeela kanpoko langileak kontratatzerako orduan gardentasun gehiago egoteko eta aurrerantzean holako egoerak berriro ere ez errepikatzeko.
Enpresa Komitea. Elizondo 2015eko Ekainak 4