Mapa handi batean egindako kilometroak markatzen joan zen, Joxe Mielen argazkia etxerantz hurbilduz. Markatutako ibilbidea bukaturik, Algeciraseko bidean zegoen familiarren autobusarekin konexio telefonikoa egin zen eta horrelako bidaia batek suposatzen duena ezagutzeko aukera izan zuten bertaratuek.Ekitaldian zehar musika izan zen, dispertsioaren liburuxka eskuratzeko aukera eta Joxe Mieli berari idaztekoa ere. Bukatzeko, pintxo jatea egon zen.
Kalez jantzitako guardia zibilek ekitaldia zelatatu zuten eta argazkiak edo bideoak grabatu zituzten mugikorrekin.
Kanpaina honen hurrengo hitzordua irailean izanen da. Orain arte "Baztango herriek ere dispertsioari ez!" kanpainaren baitan egin diren hitzorduetan 200 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte eta dispertsioaren liburuxkaren 60 ale baino gehiago banatu dira.
Denon artean lortuko dugu... BAZTANGO HERRIEK ERE DISPERTSIOARI EZ!
