LIBURUTEGI BELTZA ANTOLATU DU (H)ILBELTZA EKIMENAK

Aurten antolatutako EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEAren barnean, euskaraz idatzitako eta euskararat itzulitako liburuen erakusleihoa antolatu zuen ekimenak, argitaletxe desberdinek utzitako liburuekin, 100 bat liburu.

Ekimenak Baztango irakuzale guziekin partekatu nahi ditu liburuak eta Arizkungo medikuaren etxean LIBURUTEGI BELTZA antolatu du. 100 bat liburuk osatzen dute bilduma oraingoz eta nobela beltz berriak argitaratzearekin osatuz joanen dira.

Nahi duen guziendako eskuragarri dago, horretarako 637413858 telefonora deituz.