UBERROEN KALTEETARAKO ZERGA SALBUESPENEI BURUZKO ARGIPENAK EMAN DITU BAZTANGO UDALAK

Joan den uztaileko uberroen kalteetarako aurrikusitako zerga salbuespenei buruz sortu den kezka eta nahasmendua argitze aldera, Baztango udal gobernuak azalpen hauek eman ditu: AK AZALPEN HAUEK EMNA DITU: tik, honakoa erran nahi dugu:
  • Aipatu zerga salbuespenak 245/2014ko Foru Aginduak arautzen ditu eta, udala, arauketa horren arabera ari da.
  • Foru agindu hori zerga salbuespenei buruz orokorrean ari da: ICIO, IBI, IAE… Ez da ICIOa salbuesteko agindua
  • Bertzalde, aipatu aginduaren seigarren puntuan heldu denez, (…) kontzeptu horiengatik jasotakoak ez du jasandako kalteen kopurua gainditzen ahalko. Hortaz, zerga salbuespenak aseguruen polizak edo laguntzek kalteen %100 betetzen ez dutelarik bakarrik aplikatuko dira. Hau da, zerga salbuespena jasandako kaltearen eta bete gabe gelditu den gastuaren araberakoa izanen da. Kasu horretan zerga salpuespena aplikatuko da ICIO, IBI, IAE… izan daitekeena.
  • Horrela gauzak, Baztango udala, bere ahalmenaren arabera eskaera desberdinak eta eskaerarekin heldu diren informazioak baloratzen ari da. Auzi konplexua denez, lanak urtearen hondarrerako akitzea espero da.