"HEMEN, HEMENGOAZ GOZATU" LELOA BAZTANGO PRODUKTUENDAKO


Hazitik Hozie elkartearen proposamen batetik abiatua, Baztango nekazaritzako elikagaien produktuen ekoizleei batetik eta Baztango jatetxe eta alojamenduei bertzetik, elkarlanean aritzeko deia luzatu zien Baztango Udalak Baztango produktuak bisitariei ezagutaraziz eta kalitatezko bertako produktuekin lan egitearen balio erantsia eskainiz.

Lan honen ondorioz honako ekintzak burutuko dira:

  • Bertako produktuak ezagutzeko bisitaldiak antolatu: Baztango 4 ekoizle abuztuan zehar bisitaldiak antolatu dituzte eta, horrenbestez, bisitariek produktuen ekoizpen prozesua ezagutzeko aukera izanen dute. 
  • Bertako produktuak identifikatzen dituen distintibo eta leloa: “Hemen, hemengoaz gozatu” lelopean bai turistak bai bertakoek Baztango hainbertze jatetxe eta alojamenduetan bertako produktuak dastatzeko aukera izanen dute.  Ekimen honetan parte harzen duten establezimendu kartelak eta pegatinak erabiliko dituzte modu erraz eta bisualean tokiko produktuak erabiltzen dituela adierazteko.
  • Tokiko produktuak promozionatzeko jarduera burutu: bisitariei tokiko produktuak aisialdi aukerarekin batera eskaintzeko Baztango produktuen azokak antolatuko dira. Baztangoizan irailaren 20an Amaiurren Errotaren Egunean. Elizondon irailaren 27an, Behi Azienda Piriniotarraren Lehiaketa dela eta.