DISPERTSIOAREKIN AKITZEKO HITZORDUA ORONOZ-MUGAIREN IRAILAREN 26an

Dispertsioaren kontrako hitzorduek aitzina segitzen dute Baztango herriek ere dispertsioari ez! kanpainaren baitan. Ondokoa Oronoz-Mugairen izanen da eta elkarretaratze bat eginen dute herriko trikitilariek alaitua. Elkarretaratzearen ondotik triki-poteoa izanen da herrian barna.
 
  • NOIZ: Irailaren 26an, 12:00etan
  • NON: Mugaireko bidegurutzean
 
Urtarrilean, Erratzun, Gari Garaialde argazkilariak "Zu ikusteko bidean" izeneko lana aurkeztu zuen, ondoren Baztango preso politikoen familiarrek beren bizipenak kontatu zituzten eta elkarretaratze bat egin zen. Otsailean, Arraiozen, Etxarri-Aranatzeko Sarek egindako "Urruti vs gertu" dokumentala eman zen eta IƱaki Errok eta Xotero Etxandik espetxeari buruzko solasaldia eman zuten. Martxoko hitzordua Anizen izan zen eta, Ibon Iparragirre presoaren osasun egoera kezkagarria dela eta, espetxearen ondorioak jorratu ziren solasaldi formatuan. Batetik "Iparra galdu barik" plataformako kide bat etorri zen eta bertzetik "Jaiki hadi" taldeko Mikel Urra medikua. Apirilean Arizkunen, Arizkungo gazteekin elkarlanean, dispertsioaren kontrako mus tximista antolatu zen. Ekainean Elizondon, Joxe Miel Gaztelu elizondarra espetxeratua dagoen Algeciraseko kartzeleraino dauden 1.200 kmak irudikatu ziren bizikleta batzuen pedalei eraginez koadrilaka eta txandaka.
 
Denon artean lortuko dugu!
BAZTANGO HERRIEK ERE DISPERTSIOARI EZ!