NEKAZARITZA EKOLOGIKOKO UDAKO IKASTAROA IZAN DA BAZTANEN

Baztango Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolaturik, “Tokiko elikadura sistema eta nekazaritza ekologikoa” udako ikastaroa egin dute egun hauetan Baztanen. Denera hogeita hamar ikaslek parte hartu dute, gehienak baztandarrak vaina baita eskualdekoak, Iruñerrikoak, Peraltakoak, Tolosakoak eta Bilbokoak ere bai. Hortaz, ikastaro honek bere lehendabiziko edizioan paratutako helburuetako bat lortu du: Euskal Herri mailan proiekzioz izatea eta eskualdez kanpoko jendeak etortzea.

Nolanahi ere, helburu nagusia Baztanen tokiko garapenaren ikuspegitik abiatu den eztabaidan ekarpen berria egitea zen eta ildo horretan, ikastaroa aski aberasgarria izan da, izan ere tokiko elikadura sistemek bertako ekonomia indartzeko aukera ematen dute. Ildo horretan lurrari, bertako kulturari eta jendartearen beharrei lotutako nekazaritza ekologikoa etorkizuneko bidea izaten ahal dela argi gelditu da. Horretarako herritarrak, ekoizleak eta tokiko erakundeak antolatzea beharrezkoa izaki.