UDALEKO BERDINTASUN BATZORDEAK BAT EGIN DU EMAKUMEEN MUNDU MARTXAREKIN

Prentsa ohar batean halaxe adierazi du:

Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak Emakumeen Mundu martxarekin bat. egin du. Martxoan Kurdistanetik abiatu zen Emakumeen Mundu Martxak, Elizondon geldialdia eginen du irailaren 29an eta Martxari harrera egiteko deialdia luzatu nahi du Baztango Udalak.
Emakumeen Mundu Martxa 1995ean “Ogia eta larrosak” izeneko lehen martxa batekin hasi zen mugimendua da, ondoren Emakumeen Mundu Martxa (EMM) izena hartu zuena. Urteetan ekimen hau nazioarte mailan emakumeen arteko aliantzak sortzen aritu da lanean, eta helburu nagusi gisa sare feminista bat sortu eta munduan nagusi den matxismoa ikusaraztea izan du.
Hainbat ekimenen artean, bost urtetik behin nazioarte ekimen bat antolatzen da eta iristear daukagun Emakumeen Mundu martxa hau, IV. Nazioarteko Ekintza izango da. Europa osoa zeharkatuko duen ibilbide hau martxoaren 6an Kurdistanen hasi zen eta Euskal Herrian geldialdia egin ondoren urriaren 17an Lisboan bukatuko da.
Hilabete hauetan zehar EMMko hainbat kide herrialde ezberdinetan barna ibili dira, sarea sortu eta hainbat aldarrikapen zabaltzen. Baztanen ere lan taldea sortu da eta zenbait ekintza antolatu dira martxa iritsi aurretik eta egun bererako. Horregatik, Baztango Udalak Emakumeen Mundu Martxari babesa eman eta bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren alde lan egiteko eta neurriak hartzeko konpromisoa adierazi nahi du. Bide batez, irailaren 29an Elizondon egin den deialdira
gonbidatu nahi ditu baztandar guztiak.
• Irailaren 24an: Emakume mundu martxaren aurkezpena eta dokumental
emanaldia: Lurra,Lana,Izana “Usurbilgo emakume baserritarren ahotsak”
Arratsaldeko 19:00etan Arizkunenean. (atzo zian zen)
Irailaren 29an: Emakumeen Mundu Martxari harrera Arratsaldeko 16:45ean,
(Elizondoko herri sarreran (Renaulten) bizikletekin. Ondoren ekitaldia herriko
plazan.