Espainiar eta frantziar estatuak blokeo estrategian kokatu dira eta horren isla nagusia presoekiko espetxe politika da. Erabaki politikoa da presoekiko mendeku politika mantentzea, horrekin batera presoei eta senitartekoei kalte eta sufrimendu handia eraginez. Giza eskubideen urraketa sistematiko honen aurrean ez da zilegia aurpegia bueltatzea, edo eskubideak merkantzia politiko gisa erabiltzea. Gatazka politikoaren konponbide integralerako ezinbestekoa zaigu preso daudenak gogoan izatea: Euskal Herrianan egon behar dute, etxean, salbuespen gabe. Horregatik, euskal presoen eskubideen defentsan konpromisoa berresteko, 24 orduko baraualdi kolektiboa egingo du EH Bilduk larunbatean.
Informazio guztia hemen
Informazio guztia hemen