ALARDEA, UNESCO eta HONDARRIBIA


UNESCO erakundeak helburu nagusi bezala hezkuntzaren, kulturaren, natur eta giza zientzien eta komunikazioaren bitartez pertsonen buruan bakea eraikitzea du. Bake eta giza eskubideen errespetuzko kultura bat sortzeko lan egiten du. Giza eskubideen artean berdintasun eskubidea eta sexu arrazoiengatik ez diskriminatua izateko eskubidea izaki.

2005 urtean, Unescoren baitan “Gastronomiako sorkuntzako hirien sarea" sortu zen. Zenbait hiri sareko kide dira jada eta ondokoak  Hondarribia, Burgos, Vic edo Denia izan daitezke. Erabakia datorren abenduan hartuko da Parisen.


Hondarribiak izan dezaken aberastasun eta sormen gastronomikoa alde batera utziz, 2016 urtean 20 urte beteko dira 26 emakumeek beren herriko festetako ekintza nagusia den Alardean gizonezko herrikideekin batera parte hartzeko lehen urratsa eman zutenetik. Geroztik, Alardearen gatazkari amaiera emateko herritarren gehiengo nahiari izkin eginez, berdintasun baldintzetan Alardean parte hartu nahi izan duten emakume eta gizonek irainak eta agresioak jasan behar izan dituzte.

20 urte non Hondarribiko Udalak ez du erakutsi, ez borondate politikorik, ez sormen minimorik, desberdintasunak gainditu eta berdintasun baldintzetan eta oinarrizko eskubideen errepetuan herriko pertsona guztiak parte ahalko duten Alardearen ospakizuna antolatzeko.

Guzti horregatik, sinadura bilketa abiatu dute Unescori sare hortan Hondarribia sar ez dezan eskatuz, Alardean parte hartu nahi duten pertsona guztien berdintasun eskubidea errespetatzen ez den bitartean.