"DESOBEDIENTZIA: ELKARTASUNETIK KONPROMISORA" DOKUMENTALA

"Eskubide zibil eta politikoak sistematikoki urratzen ari zaizkigu azken urteotan; horren adierazle argia da, bertzeak bertze, disidentzia politikoaren eta borroka sozialen kriminalizazioa. Egoera horri aitzin egiteko desobedientzia zibila tresna eraginkor bat izan daiteke”. Halaxe dio Desobedientzia, Elkartasunetik konpromisora’ dokumentalaren sinopsiak. Donostiako Askegunean bizitakoari buruzko testigantza eta kronikak, hainbat makro sumariotan auzipetutakoen adierazpenak, tortura salaketak, Ondarruko Herri harresia, Batasunaren ilegalizazioa… Hainbat ahots bildu dituzte Libre-k egindako dokumental honetan.