BILDU INDEPENDENTZIARA !

Euskal gizarteak 1978an Espainiar konstituzioari ezetz esan ziola oroituz, independentzia aldarrikatu zuten atzo Bilboko karriketan. Hamaika kolore eta itxurako zapatak soinean, milaka lagunek elkarrekin egin zuten bidea, independentziaraino ere urratsak ematen jarraitzeko determinazioz. Manifestazioaren akabailan Bildu Independentziara zioen mosaikoa osatu zuten denen artean, eta Garazi Mugertza eta Sabino Cuadrak hartu zuten hitza. “Espainiako estatuarekin lotzen gaituzten kateak askatu behar ditugu, osasun demokratiko eta sozialagatik