FAUSTINAREKIN MUNDURATUZ ANTZEZLANA IZANEN DA LARUNBATEAN LEKAROZEN

Eneko eta bere bizikleta Faustinak, (Txirrinaren bitartez hitz egiten duena) umeei telebista uzteko gonbitea luzatzen die beraiekin “Munduratuz”, eta bizikletan bidaiatuz Lurra ezagutzeko.

Elkarrekin zakutoak ezinbertzekoarekin prestatuko dituzte, Tibetera iganen dira hango familia bat eta bere Yak-ak ezagutzeko. Akanpatu eta lo eginen dute Txinatar Harresiaren ondoan, Australiar basamortua zeharkatuko dute, aborigenekin solastuko dira, leku aunitzetako umeak ezagutuko, eta milaka abentura eta esperientzia bizi ondoren etxera itzuliko dira ideia eta ikasketa berriekin.

  • NON: Lekarozko Eskola zaharra. 
  • NOIZ:  Abenduaren 26a, 12:00etan