HONDAKIN BERDEAK XEHATZEKO MAKINA HERRITARREN ESKU

Baztango Udalak etxeko birringailu bat eskuratu du herritarrei maileguan utzi ahal izateko. Zerbitzu hau erabili ahal izateko eskaera Udaletxean egin behar da eta aste betez hartzen ahalko da
Birringailua garraiatzeko erreza eta elektrikoa da (230V). 35mm arteko abarrak xihatu edo birrintzeko ahalmena du eta honekin etxeetako kimaketa hondar ttikiak birziklatzea lortu nahi da. Abarrak dituzten herritarrek eskaera egin dezakete. Material xihatu edo birrindua etxeko konpostagailuan gai idor bezala erabiltzeko arras aproposa da eta honela etxeko hondakin organikoekin batera birziklatu ahal izanen dira.

Ekintza honekin oraindik ere karrikako edukiontzietan agertzen diren abar mukuruen pilaketa saihestu nahi da eta bide batez hauek etxean bertan probesteko aukera eskaini. Gai organikoaren zikloa Baztanen bertan hersteko aukera bat gehiago eskeintzen da honela, etxeko hondakin berdeen konpostaia ere bultzatuz.