Nafarroako mendialdea mehatxatzen duten proiektuei buruz joan den ortzegunean Elizondoko Arizkunenea kultur etxean aritu ziren. Mahaiaren inguruan Erdiz Bizirikeko Mikel Sobrino, Zilbeti Bizirikeko Xabier Errea, Sustrai Erakuntzako Martin Zelaia, Aroztegia eta gero zer?eko Garbiñe Elizegi eta Mendiaundi Bizirikeko Edurne Errea aritu ziren. Jon Elizetxe berriz, moderatzaile lanetan.
Interes gehien piztu zuen gaia Zilbetikoa izan zen; orain gutti Nafarroako Auzitegi Nagusiak Magnak bertan egin nahi zuen egitasmoa baliogabetu baitu. Xabier Erreak azaldu zuenez, Zilbeti, Aldude Mendi babes bereziko eremuaren baitan dagoela argudiatu zuen auzitegiak eta, gainera, tramitazioan gabezi larriak izan zirela. Epaiak erakunde publikoak eta horietako teknikariak nabarmen utzi ditu. Ildo horretan, Garbiñe Elizegik, proiektu hauek administrazio publikoaren konplizitatearekin egiten direla salatu zuen. Edurne Erreak eta Mikel Sobrinok, Zilbetiko epaia Aurizberriko Mendiaundiko eta Baztango Erdizeko proiektuendako baliagarria dela erran zuten, bi eremu hauek ere, Aldude Mendiko babes bereziko eremu berean baitaude.
Bertzalde, Geroa Bairen Nafarroako Gobernu berriari buruz zalantzak daudela erran zuten. Garbiñe Elizegik Aroztegiako PSISari buruz Baztango Batzar Nagusiak eta Lekarozko herriak egin dituzten errekerimenduak oraino ez dituela erantzun erran zuen. Bertzalde, Zilbetiko aferaz, Manu Ayerdi kontseilariak Zilbetikoarekin aitzinerat segitzeko Erroibarreko udalarekin eta Magnarekin batzordea osatu duela jakinarazi zuen Xabier Erreak. Betiere, proiektu guzti hauei buruz, proiektua aurkezteko tenorean zernahi eskaintzen dutela ohartarazi zuen Martin Zelaiak, baina gero ez dutela errandakoa betetzen. Ildo horretan, mendialderako alternatiba ekonomikoen garrantzia aipatu zuen. Oraingo ereduarekin jendearenak eta lurrarenak eginen duela. Hala, energia eta elikadura burujabetzaz aritu zen, zaintzen ekonomiaz eta ekonomia iraunkorraz.