"VAGA DE TOTES" EMAKUMEENDAKO GREBAREN EKIMENARI BURUZKO HITZALDIA GAUR IRUÑEAN

#VagaDeTotes Herrialde Katalaneko inziatiba feminista bat da, non emakume anitzak batu diren. #VagaDeTotes 2014an jaio zen herriko plazeetan eta azkoetan bertan egon ziren prozesu autogestionatuetatik. Lehenengo borroka eguna urriaren 22an antolatu zuten hainbat ekintza eta ekimenekin eta espero zuten baino askoz jende gehiago parte hartu zuen.
Harrezkero, greba orokor bat antolatu zuten, 2015ren maitazaren 19an. Greba ez bakarrik gaur egun ulertzen den moduan, hau da, merkatu laboralean errekonozituta dagoen soldatapedun langileentzako, baizik eta greba soziala eta laborala, produktiba eta erreproduktiba; feminista eta erradikala.
Bestela, grebek alde batera uzten dute jende anitza eta lan mota asko. Horretaz gain, haien asmoa zen greba bat antolatzea emakumeen desberdintasuna mahai gainean ipintzeko, haien eskaerak protagonistak izateko eta bakoitzak bere aukeretatik parte hartzeko. Laburtzeko, kontsumo greba, zaintzako greba, desobedientzia zibilen greba, hots, denoentzako greba.
Ekimen honi buruz gehiago jakiteko hitzaldia izanen da ortziralean Iruñean
  • NOIZ: abenduaren 18an, 19:30etan.
  • NON: Iruñeako Gaztetxean