Baztango Zahar Etxeko langileek, batzar batean horrela erabakita, Zahar Etxearen inguruan eta Patronatuaren inguruan hausnarketa baten berri eman nahi die Baztandar guztiei, denon artean hausnartuz, Zahar Etxearentzako hoberena bilatzeko:
Patronatua? Eta hori, zer da hori?
Aunitzetan gure buruari egiten diogun galdera bat da hau. Definizio posible aunitz ditu, eta gehiago oraindik, historia polit bat gibeleik, Francisco Joaquin Iriarte berbera izan zelarik bertako protagonista. Jadanik 1793an Baztanen Etxe bat sortzeko behar soziala ikusi zuen; Miserikordia, momentuko beharrak aseko lituzkeena, hala nola eskola eta Zahar etxea bertzeak bertze.
Etxe honen funtzionamendu egoki baterako Patronatua osatu zuen, bertan pertsonai politiko, elizaren ordezkari eta Balleko kuartel bakoitzeko ordezkariek parte hartzen zutelarik, eta beraien helburua erresidentziako erabiltzaileen ongizatea eta erresidentziarentzat hoberena bilatzea zelarik.
Horretarako zuzendari batzuen laguntza izaten zuten, baino 2009an kontuak gaizki zeudela iruditu zitzaienean zein izan zen Patronatuak hartu zuen erabakia? Gestioa pribatizatzea.
Pribatizatu bai, erresidentziako aitatxi eta amatxi bakoitza zenbaki huts eta diru sarrera bat izatera pasa zen, ez gehiago eta ez guttiago, nahiz eta nola ez enpresari atentzio pertsonalizatua, ISO kalitatea eta antzeko hitzekin ahoa bete, baino aitatxi eta amaitxiei asteroko dutxa bermatu gabe, otorduetarako ordutegi egokirik bermatu gabe, dolu protokolo egokirik gabe, enpresaren interesen araberako etengabeko gela aldatzeekin, beraien kriterioen arabera balorazioak egiteko moduak aldatzen eta ondorioz baita tarifak ere (asteroko dutxaren prezioa 100 eurotara pasatuz) eta abar luze bat.
Ba bai, Patronatua aitatxi eta amatxiek bizitako egoeraren jakitun izaki eta gure kexak aditu eta gero zerbait errateko izanen zuela uste genuen, baino gure harridurarako ez dugu erantzunik jaso, ez erresidenteek ezta langileek ere.
Ez zuten zalantzarik izan Miserikordia pribatizatzeko orduan, enpresari baldintza ezin hobeak utziz, hori bai gastu publikoarekin denok ordaintzen dugun diru publikoarekin.
Holakoxea da Patronatuko errealitatea; Patronatua ez da demokratikoki aukeratzen, beraien artean aukeratzen dira, erresidentziaren inguruan solasten dute bertatik pasatu gabe kide gehienak behintzat eta abar luze bat, ai ama! Ahaztutako etxe bat da, ahazte samina.
Hau da langileen borroka, gure aitatxi eta amatxien alde.

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxeko langileen asanblada