ASTEAZKENERAKO BATZARRA DEITU DU "AROZTEGIA ETA GERO ZER?" PLATAFORMAK

Aroztegia proiektuaren inguruan azkenengo asteetan hartu diren erabakiak direla eta, Aroztegia...eta gero zer? Plataformak hurrengo asteazkenean Batzarra eginen du.

Batzarrean orain arte gertatutakoaren laburpena eginen da eta datorren hilabeteetan eraman behar dituzten dinamikak adostu.

Baztango aferak Baztanen erabaki nahi ditugulakoz, bidegabekeria eta inposizio hau gelditzeko auzolanera deitzen ditugu baztandar guztiak. Animatu zaitezte!

NOIZ: Ilbeltzaren 20a, asteazkena 17:30ean
NON: Arizkunenean