Orain artio egin duten lana eta taldeka zein banaka parte hartu duten mugimenduak zerrendatuz, antolatzearen beharra ikusi dutela erran dute.
Baztanen ere emakumeen zapalkuntza eguneroko ogia dela ohartarazi dute, horri aitzin egiteko antolatzearen beharra begibistakoa dela azpimarratuz.
Taldearen aurkezpena probextu dute lehendabiziko deialdirako: ilbeltzaren 13an, asteazkena, Arizkunenean bilduko dira 19:00etan: Konpromisorik gabe hurbil zaitezkete informazioa jaso eta galderak egitera.
Errandako guzia irakurtzeko hemen