BAZTANGO EH BILDUREN BATZARRA AROZTEGIAKO INPOSIZIOAREN AURKA

 
Aroztegiako gaiari buruz solastatzeko Baztango EH Bilduk batzarre jendetsua egin zuen bart gauean Elizondoko Arizkunenean. Bilerarat Adolfo Araiz eta Maiorga Ramirez parlamentariak eta Willy EH bilduko Nafarroako antolaketakoa etorri ziren. 

Nafarroako Geroa Bairen gobernuak Aroztegiako PSISa bere aldetik, aldaketaren gobernua sostengatzen duten gainerako hiru alderdien babesik gabe berretsi izana onartezina dela aipatu zen. Modu berean, Iruñeko ordezkaritzak Nafarroako Gobernua Geroa Baik bakarrik osatzen duela adierazi zuen. EH Bilduk akordio programatikoa babesten duela eta, horren araberako konpromisoa duela, baina gobernua Geroa Baik, bertzerik ez duela osatzen. 

Bertzalde, batzarrerat joandako herritarrek Isabel Elizalde kontseilariaren jokabidea ezbaian paratu zuten eta, guttienez, parlamentuan azalpen publikoak ematea eskatu. Gainerakoan hemendik aitzinerat egin daitekeenaren inguruan gogoeta egin zuten eta horretarako, proposamenak zehazteko, lan-talde bat osatuko dute Baztango eta Nafarroako EH Bilduren artean. 

Gertaturikoa inposaketa argia dela aipatu zen eta, proiektu honen gibelean egiazki egon daiteekanari buruz kezka bizia agertu. Geroa Baik, bertze tokietan, Vianan adibidez, horrelako proiektuak ez baititu onartu. 

Batzarre horretan Aroztegiako pelotazo urbanistikoari buruzko kontrako iritzia berretsi zuen Baztango EH BildukAroztegiako gaia ezin dela PSIS eta inposizio bidez erabaki aipatu zen eta herri-galdeketaz ere mintzatu zen.