BAZTANGO UDALAK KIMAKETA HONDARREN BILKETA ZERBITZUA ESKEINIKO DU

Udalak hondakin kudeaketa zerbitzua hobetzen jarraitzeko helburuz, etxeetako edo partikularren kimaketa hondarren bilketa zerbitzua paratuko du martxan urtarrila eta otsailean barna Baztango herri guztietan.

Kimaketa hondarrak dituzten partikularrek Udaletxean egin beharko dute zerbitzuaren eskaera (bertaratuz, telefonoz edo posta elektronikoz) 948 580006 telefonoan (Miren) edotahondakinak@baztan.eus helbide elektronikoan. 

Hondakin hauek herri bakoitzean Udaletik zehaztuko den puntu eta epeetan utzi beharko dira eta ongi eta txukun pilatu edo bilduak egon beharko dira hauen bilketa eta ondorengo birrinketa errazteko. Kimaketa hondakin hauek auzo konpost guneetan egituratzaile bezala erabiliko dira.