Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: urtarrila 29, 2016
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

EHBildu euskara Hezkuntza
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

"HISTORIA GUZTIAREKIN JANTZIRIK SORTZEN GARA (...)"

Asteburu honetan hasi den Nafarroako hegaztien jardunaldiaren baitan, Joaquin Araujo natura-dibulgatzaile handiak  Espacios protegidos, en defensa de la vivacidad  solasaldi sentigarria eskaini zuen atzo Iruritako jauregian. Berak aipatu bezala, mintzaldia arrazoitzeko baino sentitzeko, hunkitzeko zen eta, hala, bere jario zirraragarri eta apainarekin bitzitzaren defentsan babestutako eremuen garrantziaz jardun zuen, zeharka-edo, Baztanek bere osotasunean, babestutako eremu beharko zukeela adieraziz. Poeta ere badenez, bere ele lirainekin lurraldea babestu beharra sentiarazi nahi izan zuen, azken batean, hunkitzen gaituenak bakarrik mugiarazten baikaitu eta denboran irauten baitu. Gizon jakintsuaren xalotasun eta zehaztasunaz dugun lanik handiena gure iragana guztiz ez xehatzea dela erran zuen, etorkizunaren faboretan zerbait uztea. Eremu bat babesten delarik bizitzarako etorkizun puskat bat gordetzen da. Iraganaren garrantziaz solasterakoan,  bizitzaren historia ...
Irudia

Biolentzia matxista pasatzen ari da

  Azaroaren 25a dugu gaur, Genero Indarkeriaren Kontrako Eguna. Borroka egun gisa landu dute IƱarrosi taldeak eta Baztango Talde Feministak eta, honen harira, hainbat ekimen antolatu egunean zehar, hauek: Egunean zehar, biolentzia matxista salatzeko ekimen anitzak Baztan osoan zehar. Arrats partean, 20.00etan, afari autogestionatu (ez-mistoa) Baztango Gaztetxean. Antolatzaileek afari autogestionaturako bertzeekin partekatu daitekeen plater bat ekartzea eskatu dute, itzuli zaratatsurako kamiseta beltz bat eta burrunba ateratzeko tresnaren bat. 22.00etan, itzuli zaratatsua (ez-mistoa) Baztango Gaztetxetik. Ondotik, genero zapalduen besta (ez-mistoa) Baztango Gaztetxean.
Irudia

ESAITeko MENDI-MARTXA BAZTANEN

Atzo ailegatu zen ESAITen mandi martxa Arraiozerat . Harrera egin zioten herriko eta Baztango alkateen hitz batzuekin eta errekaz gozatu eta pausatu ondotik afari goxo bat eskeini zitzaien. Harrera eskertu zuten eta euskal selekzio batek duen garrantzia agertu bi hitzetan.
Irudia

AROZTEGIAKO PROIEKTU URBANISTIKOARI BURUZKO PRENTSA AGERRALDIA EGIN DU BAZTANGO UDALAK

Baztango udal gobernuko ordezkariak Lekarozko alkatearekin batera agerraldi batean Aroztegiakoibiolbideari buruz eta azken erabakiei buzuko berria eman dute prentsa agerraldi baten bidez. Hau da bertan errandakoa: Gaurko prentsa agerraldi hau deitu dugu Aroztegiako proiektu urbanistikoaren inguruan izan diren azken berriak komunikabide zein herritarrei jakinarazteko. Aroztegiakoa Lekarozen 40 hektareako lur sailaren birkalifikazioa, 252 etxebizitza, golf zelaia eta lau izarretako hotela egiteko proiektua zen. Aurreko legealdian Palacio de Aroztegia, S.L. enpresak, NaBai eta UPNren babesarekin, bideratu nahi izan zuen proiektua izan da. Lur hauen modifikazioa 2010. urtean egin zen. Hasieratik Lekarozko herritarrak herri galdeketa baten bitartez lur hauen birkalifikazioaren aurka agertu ziren. Bertzalde, modifikazio honen aurrean Aroztegia…eta gero zer? Plataformak helegitea jarri zuen.
Blogger zerbitzuak eskainia