NAFARROAKO GOBERNU BERRIAK AROZTEGIAKO PSISarekin AITZIN EGITEA ERABAKI DU


Gaur prentsaurreko batean Aroztegia eta gero zer? plataformak adierazi duenez, Geroa Baiko gobernuak Aroztegiako egitasmo urbanistiko espekulatzailearekin aitzin egitea erabaki du. Hori salatzeko elkarretaratzea izanen da gaur 6:45ean, BAtzar Nagusiaren aitzinetik, Elizondoko plazan.

Abenduaren 30ean hartu zuen erabakia, urte zahar bezperan eta tarrapataka, UPNk hauteskude bezperetan egin bezala, herritarren eta tokiko erakundeen erabakitzeko eskubidearen gainetik.

Prentsaurrekoan adierazi duten bezala, bakar batzuen interes espekulatzaileak herritarren interes orokorren gainetik jarri ditu, Lekarozen, 359 biztanle dituen herri batean, 228 etxebizitza egiteak inongo justifikazio sozialik ez duelarik. 

Baztango Batzar Nagusia zein Lekarozko herria argi eta garbi mintzatu dira lurren birkalifikazioaren kontra, baita enpresa pribatu batek herri lurrak zein herritarren lur pribatuak modu honetan bereganatzearen kontra ere. “Aldaketaren Gobernua” babestu dutenen alderdien artean Geroa Baik bakarrik egin du inposizio eta “pelotazo”  honen alde. 

Nabarmen ikusten dute Geroa Baik aipatzen duen erabaki teknikoa egiazki politikoa dela: Espainaiako hauteskundeen ondotik egitea, txosten teknikoak akitu gabe direlarik. Erregimenaren segida dela argi ikusten dute, aldaketararen aldeko indarren laguntzarekin boterea ailegatu eta iruzurra egin dutela salatu dute.

Bidegabekeria salatu dute eta ardurak eskatu. Erabakia honek gibelat egiten ez badu, espediente honen arduradun izan diren Isabel Elizalde (Landa Garapena, Ingurugiro eta Tokiko Administrazioko kontseilaria) eta Manu Aierdiren (Nafarroako Gobernuko lehenbiziko lehendakari ordea eta Ekonomia Garapenerako kontseilaria) berehalako dimisioa eskatuko dute.

Akitzeko gogoratu dute Sustrai Erakuntzak eta Aroztegia…eta gero zer? Nafarroako Gobernuaren akordioaren kontra epaitegietara jo dute.