UDALA ELIZONDOKO KARRIKA-IZENEN PLAKAK ALDATZEN ARI DA

Baztango udalak Elizondoko karrika izenen plaka aldaketa hasi du. Azkeneko urteetan Elizondok izan duen hiri­garapena eta karriken antolaketak hainbat disfuntzio sortu ditu eta, horren ondorioz, karrikak izendatzerakoan eta etxeak zenbakitzerakoan egoera nahasgarriak gertatu dira. Horrela, eguneroko postaren banaketan arazoak izaten dira baita notifikazioetan ere. Larrialdi zerbitzuek ere gorabeherak izan dituzte. Hori guztia kontuan harturik udalak azkeneko hilabeteetan karriken antolaketa hobetzeko lana egin du.

Karrika izenen plaken aldaketa udaleko euskara ordenantza betez egiten ari da. Aitzineko legealdian osoko bilkuran onarturik eta Elizondoko herriko batzarraren ongi ikusiarekin. 

Karrika­izenen plakak aldatu ondotik herritarrei etxeetako zenbaki berrien itsasgarriak igorriko zaizkie. Eta segidan, Correosen laguntzarekin herritarrei helbideak aldatu behar dituztela oroitarazteko kanpaina abiatuko da.

Lan honek 2.196 euroko aurrekontua du eta Rotugrafik egiten ari da.