BERAN HAZIEN EGUNA LARUNBATEAN


Bidasoko Hazien Sareak antolatua Hazien Eguna eginen da Beran heldu den larunbatean. 

10.30etan hasiko da, Rikardo Baroja eskolako idorpean. Han mahai batzuk izanen dira, ekartzen diren haziak trukatzeko. Mahai horien inguruan, hazi bakoitzari buruzko ezagutzak elkarbanatuko dituzte: nondik lortuak diren, noiztik egiten ditugun, horietatik sortzen diren landareak nolakoak diren, zein berezitasun dituzten...

Hamaiketakoa egiteko aukera izanen da, etxeko artoa eta barazkiak baliatuz prestatutako janariak izanen baitira.


Eguerdi aldera Solasaldi Irekia eginen dute. Bakoitzak zer ikasi edo mintzatu nahi duen erran ahal izanen du, eta gai horien arabera taldetan bildu eta arituko. 

Besta borobiltzeko, bazkaria izanen da, norberak etxean prestatutako ilarrak eta barazkiak ongi etorriak izanen dira, eta guk prestatutakoarekin batean, bazkari eder bat osatzea espero dugu.