"EZ DA KASUALIDADEA" BERTSO MUSIKATUAK IGANDEAN


"Ez da kasualitatea"ko lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu 
"Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

  • NON: Arizkunenean
  • NOIZ: Martxoaren 6an, igandea 19:00etan
Parte hartzaileak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Amaia Agirre kantuan eta Ainhoa Aranburu aurkezle..