FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK ANTZEZLANA LEHEN HEZKUNTZAN

Odei eta Lur klasetik eskapatu diren neska eta mutikoa dira. Bertzeengandik desberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska edo mutiko bati ezarri zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork erran gabe nola jokatu behar duten.

Topiko sexistekin hautsi nahi duen haur eta gaztetxoentzako komedia azkarra. Esketx moduko eszena motxekin, parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utziko dituzte, antzerki jolasa eta musika lagun dutela.

Irria mundua iraultzeko modurik ederrena izan daiteke, sekula samurtasuna atzendu gabe, gure sentimenduek egiten baikaituzte aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik, libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Baztan ikastola, Elizondoko eskola eta Herrietako eskola txikietako 4. eta 5. mailako ikasleek parte hartuko dute Udal Berdintasun Batzordeak antolatu duen antzezlanaren emanaldian.

  • NON: Iruritako Gizarte Bilgunea. 
  • NOIZ: Martxoaren 16an, 11:00etan.