ASTEBURU KULTURALA BERROETAN

Heldu den asteburu hontarako zenbait ekitaldi antolatu dituzte Berroetan, urtero egiten dute asteburu kulturalerako. Asteburua baino lehen, argazki lehiaketarako deialdia ere egina dute eta apirilaren 6ra bitarte aurkez daitezke. Aurtengo lehiaketaren gaia natura da eta argazkiak  berroetakoherria@gmail.com helbide elektronikora edo inprimarutik (30x20 edo 20x15 cmko neurrian) aurkeztu daitezke

EGITARAUA:


Apirilaren 8a, ortzirala:  
  • haurrendako tailerra
  • Filma
Apirilaren 9a, larunbata
  • 9:30ean mendi bizikleta martxa 
  • 12:00etan paxaka
  • 16:30ean xaboien erakustaldia, Elena Ezkurdia eta Elena Danborienaren eskutik. 
  • 19:00etan Saharan egindako bidaiaren aurkezpena eginen du Karlos Garaikoetxeak. 
  • 20:00etan argazki lehiaketako lanak ikusi eta sariak banatuko dituzte. 
  • 21:00etan kantu zaharren afaria, Santxotenak eta Pello Zabaltzak alaiturik.