Gaur goizean Pello Iriarteren “Baztan paisaia eta etnografia” liburua aurkeztu dute udaletxean. Bertan Pello Iriarte egilea, Florentino Goñi zinegotzia eta Joseba Otondo alkatea izan dira.
Joseba Otondok azaldu duenez landa garapenari buruz aritzean tokiko ondareak
garrantzi berezia hartu du eta liburu honek hori erakutsi nahi du: Paisaia eta etnografia ondarez ari da, zeina,
aldi berean, komunitate zehatz baten harreman sozialen emaitza baiten, Harreman
sozialak erraten ditugularik ekonomiaz, sozietateaz, antolaketaz ari gara. Hala,
kasu honetan, Baztango komunitatearen bilakera historiko baten emaitzaz ari
gara eta bilakaera hori paisaian eta etnografian nola ematen den. Joseba Otondok errandakoa
Pello Iriarte Baztango Museoan lanean
ari zelarik hasi zen etnografia bildumaren katalogazioa egiten eta 2010ean bukatu ahal izan zuen. Maitane Maritorena zinegotzi ohiarekin osatzeko proposamena egin zuen kultura batzordean eta hau da emaitza, Baztango
paisaia kulturala erakusten duen lana.
Bihar aurkeztuko du Museoan, bisita gidatu batekin 19:00etan