Baztango bizikletaren astearen baitan
ortziralean Elizondoko karriketan bizikletaldia egin zuten. Haur, gazte eta
helduak herriko karriketan barna bizikletan ibili ziren modu horretan
mugikortasun eredu iraunkorrago, ososuntsuago eta dibertigarriagoa aldarrikatuz.
Azkeneko urteetan Baztango udalaren arrimuan bizikletaren eguna antolatu izan
dute hainbat eragileren artean. Horren haritik, maiatzeko bizikletaren eguna
behar zuena Baztan osoko bizikletaren astean bihurtu da eta lehenagotik hainbat
herriko eskoletan egiten ziren itzuliak egitarau bakarrean bateratu dituzte.
Ildo horretan antolatzaileen zerrenda ere luzatu da herrietako eskolak, kirol
eta kultur taldeak gehituz. Hala, pittanaka-pittanaka, gero eta gehiago dira
mugikortasun eredu berri bati buruz ari direnak.
Bizikletaren astearen baitan
Arizkunen, Amaiurren, Gartzainen... ere bizikleta itzuliak egin zituzten.
Gainera oporrak bizikletan egin izan dituzten baztandarrekin diapositiba
emanaldia antolatu zuten. Joan den azaroan bizikletak konpontzeko ikastaroa
antolatu zen eta buruilean berriz bizikleta egun jendetsua Elizondon.