Larunbatean Iruñetik lurraren defentsan eta
eredu sozialaren aldaketaren alde abiatu zen Txirrinka bizikleta martxaren
lekuko nagusia Aroztegia eta gero zer? taldeak eraman zuen. Modu horretan,
Karlos III. Hiribidean, Gobernuko egoitzaren aitzinean ehunka jenderen babesean
baztandarrek lekukoa kilometro batez eraman zuten Aroztegia gelditu!, Herri-lurrak defenda ditzagun, edo Geroa Bai kapitalaren morroi oihuen
artean. Baztandarrei lekukoa Sasoia jubilatu eta pentsiodunen elkartekoek
pasatu zieten. Modu berean, Aroztegia eta gero zer? taldekoek Iruñerriko gazte
mugimenduari eta gaztetxeari utzi zioten.
Txirrinka bizikleta martxa asteburua osoan
Euskal Herri guztian ibili da. Hala, lau zutabe desberdinetan Euskal Herrian
ematen ari diren borroka sozialak eta proiektu suntsitzaileen kontrako borrokak
Lurra zaindu, eredu soziala aldatu
aldarriarekin elkartu nahi izan dituzte. Horrela, bezperan Hendaia, Gasteiz,
Bilbo eta Iruñetik abiaturiko bizikleta zutabeak igandean Urretxun elkartu eta
Bergarako Angiozarreko AHTren obretarat joan ziren, AHT gelditzeko eta eredu
soziala aldatzeko aldarrikatuz.