(H)ILBELTZAK KANPAINA ABIATU DU SOSA BILTZEKO: IZAN (H)ILBELTZA!

(H)ilbeltz, euskal nobela beltzaren astea


EUSKAL NOBELA BELTZA bi urtez antolatu dute eta sortzaileak (hizlariak, idazleak, irudigileak eta abar) muxu truk aritu dira.  Aitzinerat segitzeko asmoa dutela ikusita, sortzaileei dagokien sosa emateko modua bilatu nahi izan dute.

Hortarako sortu dute ZURE IZENA GURE IZANA. IZAN (H)ILBELTZA kanpaina: Aurtengo kartelean dirua ematen duen jendearen izena agertuko da


Kartel orijinala izanen da beraz, eta aurtengoa izanen da aukera bakarra. Bakoitzak jarriko du nahi duen sosa, bere ahalmen, nahi eta borondatearen araberakoa. Horretarako kontu korronte hontan sosa sartzearekin aski: 3008 0043 12 3398382022.  Kontzeptuetan kartelean agertuko den izena paratu beharko du jendeak. (H)ilbeltzean berean edo ondotik kartela eskuratzeko aukera izanen du sos emaleak.

Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 1ean akituko dute sos bilketa helburua 5000€ lortzea izaki, jaialdi duin bat egiteko aski. 

Lortuko ote dugu? Denen artean eginen dugu (H)ilbeltza, denak izanen gara (H)ilbeltza.