BAZTANGO UDALAK ALKURRUNTZ ALDERDIKO AZIENDEK URA IZATEKO 14.000 EUROKO INBERTSIOA EGIN DU

Udako lehorte eta ur-eskasiak ikusirik Baztango udalak Alkurruntz-Atxuela alderdian alhatzen dituzten azienda buruendako askak eta ur-eramate azpiegiturak egin ditu, denera 14.000 euroko inbertsioa eginez. 

Alde batetik, Alkurruntzeko askaren ondoan 2.000 litroko ur-depositoa egin du; hortik, Aizkozko eta Atxuelako lepoetarat ura eramateko 2 km. hodi sartu eta aipatu bi lepoetan bi aska berri eginAska berrietan urak gainezka ez egiteko eta alferrik ez galtzeko buiak paratu ditu. 

Bertze aldetik, Pausutxarreko eta Gurutzetako lepoetako askak moldatu ditu. Lan hauek Isidro Goñi S.L.k egin ditu eta asken kokapena eta egin beharreko lanak zehazteko hango nekazariekin bilerak egin dira.

Alkurruntz-Atxuela alderdian Azpilkueta, Amaiur, Orabidea eta Bagordiko nekazarien ardiak, behorrak eta behiak alhatzen dira.