KALERA KALERA KANPAINA BAZTANEN


KALERA KALERA! sentsibilizazio eta mobilizaziorako ekimen bat da; preso eta iheslari ohiek bulkatua, herri borroka piztu eta preso zein iheslari politikoen kolektiboekiko babesa adierazteko pentsatua dagoena. Bizitza osoa, modu batera edo bertzera, amnistia, bakea eta gure herriaren askatasunaren alde borrokan ari diren milaka eta milaka herritarrei begira zuzendutako ekimena da. 

Gaur, abenduaren 10ean, KALERA! KALERA! giza-mobilizazioa eta sentsibilizazio ekimena abiatu da. KALERA! KALERA! mobilizazio eta sentsibilizazio dinamika honek gune nagusi bat izanen du: Usurbil-en antolatuko den KALERAGunea; egunero, bertan, hainbat preso eta iheslari ohi bilduko da karpa batean eta hainbat ekimen eginen dira. Usurbilgo KALERAGunearen egitaraua osatuta dago eta dagoeneko gaurtik eta urtarrilaren 8ra bitartean iraunen dituen 30 egunak ekimenez bete dira presoen alde. Usurbilgo KALERAGuneaz gain, Euskal Herriko herri eta txoko guztietan KALERA! KALERA! ekimenak prestatzen ari dira. 

Baztanen ere, ekimen honekin bat eginez, egitarau berezia prestatu dute:
  • Abenduak 15: bideo emanaldia: HAIN LUZE, HAIN LABUR. (19:30ean Erratzuko Lixutegian) 
  • Abenduak 28: solasaldia: BORROKA ARMATUA ETA KARTZELA. (19:00etan Arizkunenean) 
  • Abenduak 31: Sansilvestren lasterraldia
  • Urtarrilak 7: Saioara mendi martxa. (10:30ean Artesiagan) 
Ekimen honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, preso eta iheslari ohiek argi adierazi nahi dutelako beraiek eta gaur egun espetxean daudenak ere, ez doazela etxera, kalera baizik, borrokan jarraitzeko. KALERA! KALERA!