AZKEN URTEAN LORTURIKO KONPOSTA BANATU DU BAZTANGO UDALAK


Urtean zehar auzo konposta guneetatik ateratzen joan den konposta banatu zuen Baztango Udalak joan den ortziralean.
Joan den urtean bezala, aurtengoan ere urtean zehar auzo konposta guneetatik atera eta bertatik jendeak eraman ez duen konposta Loizun bilduz joan da Baztango Udala eta joan den astean deialdi berezia egin zen jendeak ongarri organiko hau bertatik hartzeko aukera eskeiniz.
Txanda ezberdinetan 50 bat lagun hurbildu ziren etxeko loreetarako edota baratzerako konpost eske eta bertan Udalak auzo konpostaguneen mantenimentuaz arduratzen den Tasubinsa enpresaren laguntza izan zuen. 
Giro ederrean joan zen banaketa ekitaldia. Orain aterako diren lore ederren eta barazki goxoen esperoan gelditzen gara. Probatu beharko ditugu!