Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: maiatza 01, 2017
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

BILDUK AURREKONTUEN ZIRRIBORROA AURKEZTU DU

Baztango BILDUk Arizkunenea kultur etxean  aurtengo aurrekontuen zirriborroa herritarrei aurkeztu zizkien. Lehen aldia da gisako ekimena egiten dena.  Jarraian hitzorduari buruz El Diario Vascon eman duten berria .
Irudia

Erosketetan hondakinak murrizteko tuperrak

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek azaroaren 16tik 24ra doan Europako Hondakinen prebentziorako Astea baliatuz hondakinak murrizteko kanpaina martxan jarri dute berriz ere. Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek, urteroko ohiturarekin jarraituz, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan prebentzio kanpaina bat jarri dute martxan. Aurten, duela 3 urte egin zuten kanpaina arrakastatsua errepikatuz, arrandegi eta harategietan sortzen diren plastiko eta paper hondakinak saihesteko tuperrak banatuko dituzte herritarren artean. Kanpainaren helburu nagusia hondakinak sortzearen arazoei buruzko gogoeta eragitea, eta erosketak egiterakoan hau kontutan hartzea da. Gure erosteko ohiturek eta erosketak egiteko moduek eragin handia dute hondakinen sorreran eta erosketarako poltsa berrerabilgarriak eta tuperrak erabiltzeko ohitura hartuz gero sortutako hondakin kopurua aunitz murrizten ahal dugu. Baztanen, etxean gai orga...
Irudia

EUSKAL HERRIKO II TOPAKETA LIBERTARIOAK

Egitaraua ikusteko klikatu hemen Topaketen zehar ibilaldiak, antzerkia, liburu mahaiak, kantugintza, bertsolaritza, tailerrak, musika, margolaritza... Janaria eta akanpatzeko tokia izanen da. NOIZ: Abuztuaren 24tik 31ra NON: Behauzeko Bizi Tokin. Kontaktua: 2.topaketalibertarioak@riseup.net edo  00335.59653627
Irudia

GASNAREN ASTEA ANTOLATU DUTE ZENBAIT ERAGILEEK

Prentsa ohar baten bidez Baztango Udala, Baztango Gasnagileak, Cederna Garalur eta Hazitik Hozie elkarlanean antolatu duten Gasnaren astea aurkeztu zuten joan den astean. Apirilaren 2tik 9ra izanen da lehendabiziko aldiz eginen den aste hau eta ekitaldien bidez esnekien ekoizpenak Baztanen duen garrantzia azpimarratu nahi dute. Aurtengo Udaberriko Feriako egitaraua egokitu dute Gasnaren astearekin bat egiteko. Aldi berean Baztango hainbertze ostatu eta jatetxetan laguntzari esker eskaintza grastonomiko berezia ere eginen da egun horietan, hala nola Bertan Elkartearen eta Baztan Bidasoa Elkargo Turistikoaren  laguntza izan dute ekitaldiak bultzatzeko. EGITARAUA:
Blogger zerbitzuak eskainia