ERRAUSTEGIAREN KONTRAKO EGUNERAKO GONBITEA EGIN DU GIPUZKOA ZUTIKek

Heldu den larunbatean, Maiatzaren 27a, Zubietan eginen den Erraustegiaren Kontrako Egunera gonbidatu du Gipuzkoa Zutikek. 

Goizean hitzaldiak, tailerrak, ekitaldiak eta bertze izanen dira, gero bazkaria, eta 16:00etan MARTXA

Ekarri mendiko botak eta mozorrorik izanez gero, ekarri mozorroa edo ileorderen bat.  Ederra izango da!
Izan dadila Euskal Herriak behar duen udaberriaren hasiera.
Izan dadila herritarron indar erakustaldi bat eliteri "nahikoa da" esateko. Badugu eta beharra.