AINARA GURRUTXAGAREN BELTZOMETROA ILBELTZA.EUS WEBGUNEAN


Ainara Gurrutxaga antzerkigileak erantzun du (H)ILBELTZAk egin dion beltzometroa:


1.- ZEIN IZAN ZEN IRAKURRI ZENUEN LEHENDABIZIKO NOBELA BELTZA?
Jose Antonio Loidiren "Amabost egun Urgainen" seguraski. Ikastolan irakurrarazi ziguten. Euskaraz horrelako istorio ilun eta misteriotsuak  idatz zitezkeela deskubritzeak poza eman zidan.

2.- ETA EUSKARAZ IRAKURRI DUZUN AZKENA?
Canoren Twist nobela beltza da? Uste dut berak dioela ezetz baina tira, kontua da nobela brutala dela. 

Osoa irakurtzeko hemen