Duela hilabete
batzuk, udal ingurugiro batzorde irekian, baratze ekologiko batzuk bultzatzeko
proposamena martxan paratu zen. 40 lagunek eman dute izena eta udalaren helburua ondoko
udaberrirako baratze hauek martxan paratzea da. Hortarako baratzeen ordenantzen zirriborroa prestatu dute. Hauen berri eta lekua erakusteko bilera bat eginen
dute ondoko astean.
- NOIZ: Azaroak 15, atsaldeko 19:30etan
- NON: Arizkuneneako sabaian.